Mundua -

Ezbeharra

458 pertsona zeramatzan ontzi bat hondoratu da Txinan

Bidaiari denak txinatarrak dira eta, oraingoz, 14 pertsona erreskatatu dituzte, baina ontziaren barruan ahotsak eta zaratak entzuten direla azaldu dute salbamendu taldeek.

Erreskate taldeak, hondoratutako ontziaren inguruan lan egiten. EFE
Erreskate taldeak, hondoratutako ontziaren inguruan lan egiten. EFE
458 lagun zeramatzan ferry bat hondoratu da Txinan

1:23

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

458 pertsona zeramatzan bidaiari-ontzi bat hondoratu da bart Yangzi ibaian, Txinako ibai handienean, Xinhua agentzia ofizialak jakinarazi duenez.

Oraingoz, gutxienez 14 pertsona erreskatatu dituzte, tartean kapitaina eta makinaburua. Horien esanetan, zikloi baten ondorioz gertatu da istripua.

Salbamendu taldeak erlojuaren kontra ari dira lanean. Ontziaren barruan ahotsak eta zaratak entzuten direla azaldu dute, eta, hortaz, baliteke pertsona gehiago erreskatatu ahal izatea.

Bidaiari gehienak 50 eta 85 urte arteko turista txinatarrak dira.

Ontzia Nanjing-Chongqing bidea egiten ari zen.

Denak txinatarrak

Yangzi ibaian hondoratutako ontzian zihoazen 458 bidaiariak txinatarrak dira, gehienak ekialdetik etorritakoak eta 50-85 urtekoak; gazteenak, ordea, 3 urte ditu, Txinako zenbait hedabidek zabaldutako bidaiarien zerrendaren arabera.

Itsasontzi barruan zeuden lagunetatik 47 tripulazioko kideak dira, eta bost bidaia agentzia bateko langileak. 406 turistak Jiangsu eskualdetik (204) eta Txinako beste lekutakoak dira, esaterako Shanghai, Tianjin, Shandong, Fujian eta Anhui hirikoak, Oriental Vanguard egunkariak zabaldu duenez.

Momentuz 14 pertsona onik atera dira, tartean 85 urteko emakume bat, CCTV telebista katearen esanetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Txina bideoak