Mundua -

Datozen egunotan

Eurotaldeko presidente izateko hautagaitza aurkeztuko du De Guindosek

Ekainaren 16an bukatzen da hautagaitzak aurkezteko epea, eta hilaren 18an aukeratuko dute presidentea.

Luis de Guindos, Espainiako Ekonomia ministroa. EFE
Luis de Guindos, Espainiako Ekonomia ministroa. EFE
Luis de Guindos, Espainiako Ekonomia ministroa. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luis de Guindos Ekonomia ministroak datozen egunotan aurkeztuko du formalki Eurotaldeko presidente izateko hautagaitza, bere ''kideen babesa'' lortu ostean, ekonomia Ministerioko iturrien arabera.

Gaur bertan ireki da hautagaitzak aurkezteko epea, eta hilaren 16ra arte egongo da zabalik. Handik bi egunera, ekainaren 18an, aukeratuko dute Eurotaldeko buru berria. Espainiarrak Eurotaldearen egungo presidentea, Jeroen Dijsselbloem sozialista holandarra, izango du aurkari.

Babesak

"Espainiak hautagaitza aurkeztuko du; uste dugu babes nahikoa eta arrazoiak ditugula, besteak beste Espainiako ekonomian izan den aldaketa’’, esan zuen Luis De Guindosek berak maiatzaren 12an.

Angela Merkel Alemaniako kantzilerra da Guindosen babesik handiena, abuztuan jada aurreratu ostean Espainiako ekonomia ministroan alde joko zuela.

Holandak, bestalde, Frantziaren eta Italiaren babesa duela adierazi du jada.

Aukeraketa

Hautagaiek motibazio eskutitz bat idatzi behar dute, Eurotaldea zuzentzeko beren programa azaltzeko.

Hautaketa egunean ahoz defendatu beharko dute hautagaitza, eta hautagai baten aldeko gehiengo argirik ez badago, ministroek bozkatu egin beharko dute. Gehiengo sinplez onartzen da Eurotaldeko presidentea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Europako herrialdei buruzko albisteak Espainiako Gobernua albisteak Ekonomia albisteak