Mundua -

Mitin kurdu batean

Bi pertsona hil eta beste 100 zauritu dira bi leherketatan, Turkian

Leherketak jendez lepo zegoen enparantza batean gertatu dira, Selahattin Demirtas HDPko presidenteak hitza hartu baino lehen. Gertakaria Diyarbakirren jazo da, Turkiako hego-ekialdean.

Leherketetan zauritutako pertsona bat Diyarbakirren (Turkia). Argazkia: EFE
Leherketetan zauritutako pertsona bat Diyarbakirren (Turkia). Argazkia: EFE
Leherketetan zauritutako pertsona bat Diyarbakirren (Turkia). Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez bi pertsona hil eta beste 100 zauritu dira gaur, bi leherketatan, Turkian. Herrien Alderdi Demokratikoa (HDP) hauteskunde-kanpainako ekitaldia egiten ari zen Turkiako hego-ekialdean. Eraso bat ote den ez dute baieztatu oraindik. Hauteskunde orokorrak bi egun barru izango dira.

Mehdi Eker Nekazaritza ministroak eta Diyarbakirreko diputatuak biktimen kopuruaren berri eman du. Leherketak Diyarbakirren gertatu dira.

Leherketak jendez lepo zegoen enparantza batean gertatu dira, Selahattin Demirtas HDPko presidenteak hitza hartu baino lehen.

Leherketak gertatu eta handik gutxira, zenbait lagun larri zauritu direla eta pertsona batzuek oinak galdu dituztela jakinarazi du Demirtasek.

Lehergailuak edo transformadore elektriko batean gertatutako eztandak izan ote diren oraindik ez dakitela azaldu du alderdiko buruzagiak. Hala ere, transformadorearen hipotesia baztertu du Taner Yildiz Turkiako Energia ministroak.

Leherketak Turkian efe

Leherketak Turkian efe

Emakume zauritu bat Diyarbakirren (Turkia). Argazkia: EFE

Istiluak

Leherketen ondoren, Med-Nuçe telebista kurduak HDPko jarraitzaileen eta Poliziaren arteko istiluak grabatu ditu zonaldean. Segurtasun indarrek negar eragiteko gasak erabili ditu, baina liskarrak ez dira zabaldu.

Demirtasek lasaitasuna eta probokazioei ez erantzuteko eskatu du berehala. Hauteskunde-kanpainan zehar HDPri dozenaka eraso egin dizkiote. Erasoetan zenbait pertsona larri zauritu dituzte.

HDPk % 10aren muga gainditzeko helburua du hauteskunde orokorretan, Parlamentuan ordezkaritza lortu ahal izateko. Indarkeriak oposizioko alderdi kurduaren asmoak zapuztu ditzake hauteskundeen bezperan.

Adituen arabera, kurduen iraultza batek Turkiako herritarren artean kezka zabaldu dezake, HDP gerrilla kurduarekin lotzen dutelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko azken orduko albisteak Atentatuak albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Turkia albisteak Hauteskundeak gaur Ekialde Hurbila