Mundua -

Hegoafrika

Pistorius aurten aske uztearen alde agertu da Espetxeetako Agintaritza

Neskalaguna hiltzeagatik zigortutako atleta abuztuan aske gera liteke, ordurako zigorraren seiren bat beteko baitu; lege hegoafrikarrak kasu horietarako aurreikusita duen moduan.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hegoafrikako Espetxeetako Zuzendaritzak gomendatu egin du Oscar Pistorius aske uztea abuztuaren 21ean, neskalaguna hiltzeagatik ezarritako bost urteko zigorraren seiren bat bete eta gero, betetzeke geratzen zaiona behin behineko askatasun egoeran bete dezan, bertoko hedabideek gaur, astelehena, zabaldu dutenez.

Pistorius Kgosi Mampuruko espetxean sartu zuten aurreko urriaren 21ean eta baliteke gutxi barru irtetea portaera zuzena izategatik, zigorraren seiren bat beteko baitu; lege hegoafrikarrak kasu horietarako aurreikusita duen moduan, Zac Modise Espetxeetako komisarioak hedabideei jakinarazi dienaren arabera.

Pistorius aske utziko dutela baieztatzekotan, atletak -28 urte- etxean giltzapetuta jarraituko luke zigortuta.

Gainera, Espetxeetako Agintaritzak dauka azken hitza atxilotuen behin behineko askatasunari dagokionez.

Era berean, Apelazio Auzitegi Gorenak iragarri egin du gaur azaroan Fiskaltzak aurkeztutako helegitea aztertzen hasiko dela, Pistorius hilketa delituagatik absolbitzearen kontra, hori baitzen Ministerio publikoak eskatutakoa, baina epaileak baztertu zuena,

Fiskaltzak, orain, abuztuaren 17ra arte dauka beharrezko dokumentazioa aurkezteko, helegitea epaitzen hasteko, eta defentsak irailaren 17ra arteko epea du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Epaiketak