Mundua -

Estatu Islamikoa

Hiru atxilotu Ingalaterran Sirian ekintza terroristak egitea egotzita

Bi gizonezko -21 eta 27 urtekoak- eta emakumezko bat -21 urte- dira atxilotutakoak. Agenteek 48 ordu dituzte karguak aurkezteko, aske uzteko edo atxilo-aldia luzatzea eskatzeko.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru pertsona atxilotu dituzte Ingalaterrako erdigunean ustez Siriako gatazkan ekintza terroristak egiteagatik, West Midlandseko Poliziaren arabera.

Bi gizonezko -21 eta 27 urtekoak- eta emakumezko bat -21 urte- dira atxilotutakoak; oraindik ez dute jakinarazi nortzuk diren eta haien etxebizitzak miatu dituzte, Walsallen, Birminghametik gertu.

West Midlandseko indarren terrorismoaren kontrako agenteek hartu dute bere gain operazioa eta zerbitzu sekretuen informaziotik abiatuta antolatua izan da.

"Ez dago mehatxu zuzena herritarrentzat. Orain, miaketak egiten ari dira Walsalleko zortzi eta Moseleyko etxebizitza batean (Ingalaterratik gertu)", esan du Poliziako bozeramale batek.

Halaber, terrorismoaren kontrako legediaren arabera, agenteek 48 ordu dituzte atxilotutakoak galdekatzeko karguak aurkeztu, aste uzteko edo epaileari atxiloaldia luzatzea eskatzeko.

Agintari britainiarrak kexu ageri dira Siriara bidaiatzen diren gazte britainiarren kopuruaren gorakadagatik, Estatu Islamikoaren borrokarekin bat egiteko helburuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Gerra Siria Erresuma Batua argazkiak Estatu Islamikoa Jihadismoa Zer ari da gertatzen Sirian?