Mundua -

Europako Parlamentua

AEBrekin duen merkataritza itunari buruzko eztabaida, atzeratuta

Ezker Bateratuak eta Berdeek gogor kritikatu dute eztabaida atzeratzea Europako Parlamentuan; horien ustez, itunari egindako proposamenak aurrera aterako ez zirelako hartu da erabakia.

Zertan datza AEBekin ezarri nahi duten merkataritza librerako ituna?

1:27

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Parlamentuak atzeratu egin du Ameriketako Estatu Batuekin ezarrita dagoen merkataritza itunaren gaineko eztabaida. Eurodiputatuen gaiaren inguruko euren ekarpenak egitekoak ziren gaur, baina 183 parlamentarik eztabaida atzeratzearen alde bozkatu dute, 181ek kontra eta 37 abstenitu egin dira.

Eurodiputatuen ekarpenen inguruko bozketa ere atzeratzea erabaki zuen atzo Martin Schulz Europako Parlamentuko presidenteak, Euro-ganberaren 175. artikuluan oinarrituta.

Ezker Bateratuak eta Berdeek gogor kritikatu dute eztabaida atzeratzea; horien ustez, itunari egindako proposamenak aurrera aterako ez zirelako hartu da erabakia.

Euro-taldeen artean, eta baita talde handien barruan ere, hautsik gehien harrotu duen puntua inbertitzaile eta estatuen arteko eztabaidak bideratzeko arbitraje sistema bat ezartzea da.

 

Ezker Bateratua eta Berdeak AEBrekin merkataritza itunaren aurka agertu izan dira beti, lan eskubideak eta ingurugiro eskubideak urratzen dituela argudiatuta.

Sozialistak, popularrak eta liberalak, berriz, ontzat jotzen dute ituna, hazkunderako eta enplegua sortzeko aukera zabalak ematen dituelakoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europa