Mundua -

Charleston (Hego Carolina)

Dylann Roof, elizako sarraskiaren egilea, atxilotu egin dute

21 urteko gaztea Shelbyn (Ipar Carolina) atxilotu dute, eta arma bat atzeman diote. Obama “haserre” eta “triste” azaldu da gertaeragatik.

21 urteko Dylann Roof, Charlestongo (Hego Carolina) tiroketaren ustezko egilea. Argazkia: EFE
21 urteko Dylann Roof, Charlestongo (Hego Carolina) tiroketaren ustezko egilea. Argazkia: EFE
21 urteko Dylann Roof, Charlestongo (Hego Carolina) tiroketaren ustezko egilea. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dylann Roof, Charlestongo (Hego Carolina) elizan sarraskia egin zuen gaztea, Shelbyn (Ipar Carolina) atxilotu dute, Gregory Mullen poliziaburuak jakitera eman duenez. Trafiko kontrol batean harrapatu dute, eta arma bat atzeman diote.

Tiroketa “gorroto krimena” izan ote zen argitzeko ikerketa abiatu du AEBko Justizia Departamentuak, Gobernuaren bozeramaile batek azaldu duenez.

Barack Obama AEBko presidentea “triste” eta “haserre” azaldu da tiroketagatik. “Mota honetako adierazpen gehiegi egin behar izan ditut”, esan du presidenteak.

Roofek (21 urte) Emanuel Eliza Metodista Afrikarreko (AME) eliztarren aurka tiro egun zuen asteazkenean. Bederatzi pertsona hil zituen, horien artean Clementa Pinckney apaiza. Pinckney senatari demokrata zen Hego Carolinan.

Susmagarri bat atxilotu dutela baieztatu du Loretta Lynch AEBko fiskalburuak, baina ez du haren nortasunaren berri eman. Bestalde, auzia Florida edo AEB mailan epaituko duten oraindik ez dutela erabaki esan du Lynchek.

FBIk, berriz, baieztatu egin du Charlestongo tiroketaren egilea atxilotu dutela, eta eskerrak eman dizkie “herritarrei eta segurtasun indarretako kideei”.

FBIk sarraskiaren egilea identifikatzeko laguntza eskatu zien herritarrei, eta, hura identifikatzen laguntzeko, segurtasun kamerek hartu zituzten irudiak zabaldu zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak albisteak