Mundua -

Austria

3 lagun hil eta 34 zauritu dira Austrian, ibilgailu batek harrapatuta

Poliziak atxilotu du dagoeneko autoko gidaria, ustez, buruko arazoak dituen 26 urteko austriarra.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez, 3 pertsona hil eta beste 34 zauritu dira -horietako sei larri- Austriako Graz hirian, lur orotarako ibilgailu batek harrapatuta, Hermann Schützenhöfer eskualdeko gobernadoreak kazetarien aurrean baieztatu duenez.

Hildakoen artean haur bat dago, Kleine Zeitung egunkari alemaniarrak dakarrenez.

Lur orotariko ibilgailuko gidaria 100 km/h-ko abiaduran sartu da Austriako bigarren hiri nagusiko erdiguneko kale batean eta aurretik eraman ditu bertan zeuden oinezkoak. Harrapaketa plaza nagusitik gertu dagoen oinezkoentzako kale batean jazo da eta, inguruan hainbat terraza daudela kontuan hartuta, jendez betea zegoen.

Gidariak bost minutuko ibilbidea egin du Graz erdiguneko kaleetan barrena eta bidean espaloi gainetara igo da, terrazak aurretik eraman ditu eta eraikinen kontra talka egin du.

Bertako egunkariek aipatutako lekukoen arabera, gidaria ibilgailutik atera denean pertsona bat sastatu du labanaz eta ospitalera eraman behar izan dute.

Poliziak dagoeneko atxilotu du autoko gidaria eta, Polizia iturrien arabera, ez omen du atxiloketa eragozteko oposiziorik erakutsi.

Autoko gidaria buruko arazoak dituen jatorri bosniarra duen 26 urteko austriarra da. Dena den, Poliziak ez du uste eraso terrorista bat izan dela pentsatzeko arrazoirik dagoenik.

Atropello, Austria, harrapaketa, EFE

Atropello, Austria, harrapaketa, EFE

Horrela gelditu da oinezkoak harrapatu dituen ibilgailua. Argazkia: EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Austria