Mundua -

Wikileaksen arabera

Entzuketak 'onartezinak' direla esan dio Hollandek Obamari

Hollande herrialdeko buruzagi militar nagusiekin bildu da gaur, Wikileaksen argitaratutako informazioen ebaluazioa egiteko.

Francois Hollande Frantziako presidentea. APTN
Francois Hollande Frantziako presidentea. APTN
Amerikarrek Frantziako 3 presidente zelatatu dituzte

1:41

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBk Jacques Chirac, Nicolas Sarkozy eta François Hollande Frantziako presidenteak espiatu zituen 2006tik 2012ra, Liberation eta Mediapart egunkariek gaur publikatu dutenez, Wikileaksen hainbat agiri oinarri hartuta.

Hollanderen iritzian, “ulertezina eta onartezina” da AEBk ustez entzuketak egin izana, eta Obamaren Gobernuari azalpenak eskatuko dizkiola aurreratu du.

Hollande presidentea eta Manuel Valls lehen ministroa Defentsako ordezkariekin batzartu dira gaur.

Ohar batean jakitera eman dutenez, Frantziak “ez du onartuko” euren “segurtasuna arriskuan” jartzen duen “esku hartzerik”.

AEBko Segurtasun Agentzia Nazionalak (NSA) hiru estatuburuon eta horien kolaboratzaileen komunikazioak espiatu zituen, eta entzuketa horietan bildutako informazioa "Espioitza Eliseoa" izeneko hainbat txostenetan bildu zituen, Liberation eta Mediapart egunkariek iragarri dutenez.

Laurent Joffrin Liberation egunkariko zuzendariaren esanetan, agerian geratu da AEBren espiotza "operazio handi bat" izan zela.

Testuinguru honetan, "aliatuen artean espioitza egitea onartezina da", Frantziako Gobernuaren arabera.

“Askotan, Frantzia eta AEB aliatuak dira nazioartean, demokraziaren eta askatasunaren izenean; espioitza ez da ez onargarria ez ulergarria”, adierazi du Stephane Le Foll Nekazaritza ministroak, i-Tele katean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Frantzia albisteak François Hollande albisteak