Mundua -
Jihadismoa
Larrialdi egoera ezarri dute Tunisian, Susako atentatuarengatik
Aurreko asteko atentatuan 38 pertsona hil zituzten; horietatik gehienak turista britainiarrak ziren.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Tunisiako Gobernuak larriadi egoera ezarri du herrialde osoan, Susa hiri turistikoaren kontra aurreko astean jazotako atentatuaren ondotik. Aipaturiko erasoan 38 pertsona hil zituzten, horietako gehienak, turista britainiarrak. Hala iragarri du Beji Caid Essebsi Tunisiko presidenteak.
Larrialdi Legeak aldi baterako malgutasuna ahalbideratzen dio Gobernuari eta aginpide gehiago ematen die Armadari eta Poliziari. Gainera, aipaturiko legeak hainbat eskubide murrizten ditu, esaterako, biltzeko eskubidea. Aurreko astean Susa hiri turistikoaren kontrako atentatua gertatu zen eta martxoan, berriz, Bardo Museoaren aurkako erasoa izan zen. Aipaturiko erasoak Tunisiaren historiako atentaturik larrienak dira eta arrisku betean jarri dute herrialdearen ekonomiarentzat garrantzitsua den turismoaren industria.
Tunisiako agintariek adierazi dutenez, erasoetan parte hartu zuten hiru gizonezkoak Libian trebatu ziren.
2011n ezarri zuten larrialdi egoera azkenekoz Tunisian, Ben Aliren kontrako iraultzaren garaian.