Mundua -

Kuba

Fidel Castro jendaurrean agertu da gaztagile maisuen bilera batean

Kubako iraultzaren buruzagi historikoa apirilean azaldu zen jendaurrean azkenekoz.

Fidel Castro jendaurrean berragertu da. Argazkia: Estudio Revolucion.
Fidel Castro jendaurrean berragertu da. Argazkia: Estudio Revolucion.
Fidel Castro jendaurrean berragertu da. Argazkia: Estudio Revolucion.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fidel Castro Kubako presidente ohi eta Kubako iraultzaren buruzagi historikoa jendaurrean agertu da ostiral honetan uharteko gaztagile maisuekin egindako bilera batean, iturri ofizialek berri eman dutenez.

Kubak eta AEBk enbaxadak, hurrenez hurren, Washingtonen eta Habanan enbaxadak uztailaren 20an zabalduko dituztela eta bi herrialdeen arteko harreman diplomatikoak berrezarriko dituztela iragarri zuten bi aldeek duela bi egun.

"Ostiral arratsaldean lau orduko bilera izan zuen Fidel Castrok 19 gaztagile maisurekin. Aipaturiko pertsona horiek prestakuntza ziklo bat egiten ari dira Elikagaien Industriako Ikerkuntza Institutuan, Guatao herrian", prentsa ofizialean argitaratutako oharraren arabera.

Irudietan Fidel Castro ikus daiteke alboan bi funtzionario kubatar dituela. Castrok alkandora koadroduna eta jaka txuri bat zeramatzan soinean. Castroz gain, bileran izan dira Maria del Carmen Concepcion Gonzalez Elikagaien Industriako ministroa, ministerio horretako zuzendaritza kontseiluko kideak eta enpresa taldea, eta Elikagaien Industriako Ikerkuntza Institutuako zuzendaritza kontseiluko kideak.

Apirilaz geroztik jendaurrean agertzen den lehen aldia da. Orduko hartan Habanako eskola bat bisitatu zuen eta Kuba bisitatzen ari zen Venezuelako ordezkaritza batekin egin zuen topo.

Bestalde, maiatzan zehar mundu osoko hainbat politikari hartu ditu bere etxean, besteak beste, François Hollande Frantziako presidentea, Fumio Kishida Japoniako kantzillerra eta Tomislav Nikolic agintari serbiarra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea