Mundua -
Jerusalem
Hil egin da judu batek Harrotasunaren egunean sastatu zuen neskato bat
Erasotzaileak sei pertsonari eraso zien Gay Harrotasunaren desfilean, Jerusalemen; biktimetako bat hil da, lauk zauri arinak izan zituzten eta beste bat larri dago.
Agentziak | Erredakzioa
Shira Banki 16 urteko neskatoa hil egin da aurreko ostegunean Jerusalemgo Gay Harrotasunaren desfilean judu ortodoxo batek sastatu eta gero, Yedioth Aharonoth hedabideak zabaldu duenez.
Hilketaren egilea Yishai Shlissel izenarekin identifikatu dute; antza, haredia da eta bete berri du 10 urteko kartzela zigorra, hain justu, hiru pertsona labankadaz zauritzeagatik 2005eko Gay Harrotasunaren desfilean, Jerusalemen ere bai.
Shlissel aurreko delituaren lekura itzuli zen ostegunean, ekitaldi bera egiten ari zirenean. Oraingo honetan sei pertsona zauritu zituen labankadaz, Banki horien artean; biktimetako bat hil da, lauk zauri arinak izan zituzten eta beste bat larri dago.