Mundua -

Ipar Korea

Ipar Koreako Erregimenak lehen ministroordea exekutatu du

Kim Jong Unen erregimenak basoak berritzeko bultzatutako politikaren aurka agertu zen. Azken hilabeteetan, zenbait goi-kargudun hil dituzte.

Kim Jong Un, Ipar Koreako liderra. Argazkia: EFE.
Kim Jong Un, Ipar Koreako liderra. Argazkia: EFE.
Kim Jong Un, Ipar Koreako liderra. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kim Jong Un Ipar Koreako agintariak Choe Yong Gon herrialdeko lehen ministroordea exekutatzeko agindua eman du, erregimen komunistaren politika ofizialen aurrean desadostasunak azaldu ondoren, Yonhap Hego Koreako agentziak iturri ofizialak aipatuta zabaldutakoaren arabera.

Choek 63 urte zituen, eta maiatzean exekutatu omen zuen exekutatze-pelotoi batek. Ipar Koreako liderrak, antza, ez dio barkatu Erregimenak basoak berritzeko bultzatutako politikaren aurrean desadostasuna agertu izana.

Heriotza baieztatuz gero, Choeren kasua Kim Jong Un boterera heldu zenetik exekutatu duten enegarren goi-agintaria izango litzateke; besteak beste, Hyon Yong Chol Defentsa ministro ohia eta Jang Song Thaek, Erregimeneko "bigarrena" eta Kim Jong Unen osaba, exekutatu dituzte aurretik.

Hego Koreako Batasun Ministerioak ez du lehen ministroordearen exekuzioa baieztatu, baina onartu egin du Choek "zortzi hilabete" daramatzala jendaurrean azaldu gabe. 2014ko abenduan ikusi zuten azkenengoz, Kim Jong Il agintaria hil eta hiru urtera hura gogoratzeko egin zuten ekitaldian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Ipar Korea