Mundua -
Larrialdi egoera
Cotopaxi sumendiagatik salbuespen-egoera ezarri dute Ekuadorren
Errautsak eta isuri piroklastikoak botatzen jarraitzen du sumendiak. Hori dela eta, inguruko zonaldeetako herriak jendez hustu dituzte.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Rafael Correa Ekuadorreko presidenteak salbuespen-egoera ezarri du Cotopaxi sumendiagatik. Izan ere, errautsak eta isuri piroklastikoak botatzen jarraitzen du sumendiak. Hori dela eta, inguruko zonaldeetako herriak jendez hustu dituzte.
"Lurralde osoan salbuespen-egoera ezarri dugu Cotopaxi sumendiaren prozesuari aurre egin ahal izateko", esan du Correak dekretu baten bidez. Halaber, "Polizia Nazionalaren eta Indar Armatuko kideak" eskaini ditu, behar bada, horiek erabiliak izan dadin.
"Defentsa Ministerioaren eta Segurtasuna Koordinatzeko Ministerioaren agindupean, eskura ditugun baliabide guztiak erabiltzeko", adierazi du presidenteak. "Finantza Ministerioak funts publiko guztiak erabili ditzake, osasunari eta hezkuntzari dagozkionak salbu", gaineratu du.