Mundua -

Hirugarren erreskatea Grezian

Baiezkoa eman diote erreskatearen 26.000 milioiko lehen partidari

Ordainketak bi zati ditu: 10.000 milioiko bat, bankuak birkapitalizatzeko, eta 13.000 milioiko beste bat, ostegun honetan Greziako Gobernuaren esku uzteko.

Agentziak | Erredazkioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euroguneko erreskate funtsak baiezkoa eman dio asteazken honetan Greziaren hirugarren erreskatearen finantza-programari, eta baimendu egin du 26.000 milioi euroko lehen partida bat ordaintzea.

Ordainketa hori bi zatitan egongo da banatuta: 10.000 milioi MEDEk Luxenburgon duen kontu berezi batera bideratu dituzte, bankuak birkapitalizatzeko, eta beste 13.000 milioi Atenasek jasoko ditu, ostegun honetan bertan.

Gainerako 3.000 milioiak, berriz, aurrerago ordainduko dituzte, ''azaroaren 30ean, beranduen jota'', MEDEk berak aurreratu duenez. Azken ordainketa hori batean edo bitan egingo dute, Greziak oinarrizko neurriak bideratu ahala.

Finantza programa

Halaber, MEDEk baiezkoa eman die erreskateari lotuta dauden finantza programari eta memorandumari. Bertan biltzen dira Greziak hirugarren laguntza hori jasotzeko bete beharreko neurriak. Erreskatea, guztira, 86.000 milioikoa izango da, eta 2018ra bitartean emango diote, baina Greziak erreformak bideratzeko erakusten duen gaitasunaren menpe egongo da hori, MEDEren arabera.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Greziako berriak