Mundua -
Palestina
Mahmud Abbasek dimisioa eman du PAE erakundeko presidente gisa
Dena den, Palestinako Aginte Nazionaleko presidente karguari eutsiko dio.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Mahmud Abbas Palestinako presidenteak dimisioa eman du gaur Palestinaren Askapenerako Erakundeko (PAE) presidente gisa.
Hala eta guztiz ere, Palestinako Aginte Nazionaleko eta Al Fatah mugimendu nazionaleko buru izaten jarraituko du.
"Abbasek Palestinako Kontseilu Nazionalaren ezohiko bilera bat deitu nahi du Batzorde Exekutibo berria eratzeko, eta hori egiteko modu bakarra batzordekideen herenak karguari muzin egitea edota atxilotuak edo erailak izatea da", PAEko kide baten arabera.
Hori dela eta, Abbasek eta beste zortzi kidek dimisioa eman dute. Aipaturiko Batzorde Exekutiboko ordezkari gazteenak 60 urte baino gehiago ditu.