Mundua -
Itunaren ostean
Erresuma Batuak eta Iranek euren enbaxadak ireki dituzte
Erresuma Batuak 2011n itxi zuen Iranen duen enbaxada, ehunka lagunek protesta egin ostean, espantsionismo britainiarra egotzita.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Iranek Londresen duen enbaxadak ateak ireki ditu berriro igande honetan, eta, aldi berean, Erresuma Batuak Teheranen duen enbaxada ere ireki dute, joan den egunean lortutako akordioaren ostean.
Londresen izandako ekitaldian Hasán Habibolá Zadé enpresa-gizona izan da, bera izango baita Irango diplomaziaren burua Erresuma Batuan. Gainera, Londresko talde parlamentario britainiar-irandarreko hainbat diputatu eta erakunde zibil irandarreko zenbait kide izan dira bertan.
Erresuma Batuak 2011n itxi zuen Iranen duen enbaxada, ehunka lagunek protesta egin ostean, espantsionismo britainiarra egotzita, eta enbaxadorea kanporatzea eskatu zuten.
2013ko urrian harremanak berriro abiaraztea erabaki zuten bi herrialdeek, eta enbaxadore bezala enpresa-gizonak izendatzea erabaki zuten. 12 urtetan Atzerri ministro britainiar batek Iranera egindako lehenengo bisita da izan da igande honetakoa.