Mundua -
Gertakaria
Hegaldiak bertan behera Dublingo aireportuan, sute baten ondorioz
90 minutu hegaldirik gabe egon ostean, martxan hasi da berriro, baina hegaldiek atzerapenak izango dituztela iragarri dute.
Agentziak | Erredakzioa
Dublineko aireportuak bertan behera utzi ditu ordu eta erdi batez hegaldien lurreratzeak eta aireratzeak; izan ere, sute handia izan da hangarretako batean. Agintarien esanetan, ez da inor zauritu.
Sutea 07:15 aldera piztu da, hirugarren hangarrean, eta, ondorioz, bertako langile guztiak atera behar izan dute, RTE kate publikoak jakinarazi duenez. Hegaldiak bertan behera utzi dituzte 07:25ean, aireportuko agintarien arabera, eta aire-konpainiekin harremanetan jartzeko eskatu diete bidaiariei.
Dublingo aireportuak esan duenez, 90 minutu eman dituzte hegaldirik gabe, baina hegaldiek atzerapenak izango dituzte hainbat orduz, hegaldi ugari pilatu baitira. Hori horrela, bidaiariek jasango dituzten "eragozpenak" deitoratu ditu, eta normaltasuna ahalik eta arinen berreskuratzeko lanean ari direla nabarmendu du.