Mundua -

Urperatzea

14 etorkin hil dira Malaysian hondoratutako ontzi batean

Urperatzea ikusi zuten arrantzale batzuek ohartarazi zieten erreskate taldeei ezbeharraz. Ontzian, 70 eta 100 etorkin inguru zihoazen.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez, 14 migrante hil dira eta beste 20 bizirik erreskatatu dituzte, paperik gabeko etorkinak zeramatzan ontzi bat urperatu ostean, Malaysiako iturri ofizialek jakinarazi dutenez.

Malaysiako Itsasoko Segurtasun Agentziaren arabera, ontzian 70 eta 100 etorkin inguru zihoazen ezbeharra gertatu zen momentuan.

Urperatzea ikusi zuen arrantza ontzi batek abisua eman eta erreskate taldea Sabak Bernameko eskualdeko uretara hurbildu zen.

Bizirik erreskatatu dituzten etorkinek poliziari esan diotenaren arabera, Indonesiar jatorrikoak dira, eta euren herrialdera itzuli nahi zuten, itsaso bidez.

Joan den ekainean, 66 pertsonek bizia galdu zuten Malaysiako kostaldean 97 etorkinez beteta zihoan beste ontzi bat hondoratu zenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa