Mundua -

Mugak gainditzen

Bizkarreko lesioa duen neska makillatzen erakusten duen bideoa, birala

Jordan Bonek 25 urteko blogari britainiarrak modari, tendentziei eta edertasunari buruz idazten du Jordan´s Beautiful Life bere blogean.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jordan Bone 25 urteko blogari britainiarra makillatzen erakusten duen bideoa biral bihurtu da. Haren bideoa arrunta litzateke hatzak irekitzeko eta ixteko ezintasunik ez balu.

Gazteak auto istripua izan zuen 15 urte zituela, eta lepoa hautsi eta bizkair-muina kaltetu zuen. Geroztik, gurpildun aulkian mugitzen da eta ezin ditu hatzak ireki eta itxi. Dena den, traba horiek guztiak gainditu eta bere burua makillatzeko gai da.

Blogeko irakurleek behin eta berriz galdetu izan diote bere eskuen posizioagatik eta, nazkatuta, hori azaltzeko bideo bat youtubera igotzea erabaki zuen. Abuztuaren 25ean igo zuen bideoa youtubera eta dagoeneko 3,7 milioi bistaratze izan ditu youtuben.

Gazte britainiarrak edertasunari, modari eta tendentziei buruz idazten du "Jordan`s Beautiful Life" blogean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak