Mundua -

Greziako hauteskundeen ondoren

Schulzek Tsipras zoriondu eta Gobernu sendoa osatzea eskatu du

Gaur egingo du Tsiprasek karguaren zina, Prokokis Pavlopulos Errepublikako presidenteak Gobernua osatzeko agindu ofiziala eman ondoren.

Alexis Tsipras Greziako hauteskundeetan garaipena lortu ondoren. Argazkia: EFE
Alexis Tsipras Greziako hauteskundeetan garaipena lortu ondoren. Argazkia: EFE
Alexis Tsipras Greziako hauteskundeetan garaipena lortu ondoren. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martin Schulz Europako Parlamentuaren presidenteak Alexis Tsipras Greziako lehen ministro ohia zoriondu du, Syriza alderdi ezkertiarrak igandeko hauteskundeetan garaipena lortu ondoren. Gobernu sendo bat lehenbailehen osatzeko beharra azpimarratu du Schulzek.

?Oraintxe zoriondu dut Alexis Tsipras Syrizak Greziako hauteskundeetan garaipena lortu duelako. Orain emaitzak emateko kapaz den gobernu sendo bat behar dute lehenbailehen?, idatzi du Alemaniako sozialdemokratak Twitter sare sozialean.

Jeroen Dijsselbloem Eurotaldeko presidenteak ere zoriondu ditu Syriza eta Tsipras. ?Greziari erreforma sakonak egiten laguntzeko gobernu berri sendo bat? berehala osatzeko interesa azaldu du Dijsselbloemek. ?Greziako agintariekin elkarlanean estu aritzeko prest nago, egin behar dituen erreforma sakonetan laguntzeko?, azaldu du agiri ofizial batean.

Oso bestelakoa izan da Jean-Claude Juncker Europako Batzordearen presidentearen erantzuna; izan ere, orain arte ez du txintik ere esan.

Tsiprasek gaur egingo du karguaren zina

Tsiprasek gaur bertan egingo du karguaren zina, Prokokis Pavlopulos Errepublikako presidenteak Gobernua osatzeko agindu ofiziala eman ondoren.

Bertako komunikabideen arabera, Pavlopulosek eguerdian igorriko dio agindua, eta arratsaldeko azken orduetan egingo du zina Tsiprasek.

Tsipras Panos Kamenos Greziako Independenteen buruzagiarekin koalizioa osatzeko akordioa adostuko duela ematen du berriro. Exekutibo berriaren gainerako kideek, beraz, gauzak ondo bidean, asteartean egingo dute karguaren zina.

Horrela, Tsipras errefuxiatuen inguruko goi-bileran izango da, Bruselan, asteazken honetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguneko albisteak