Mundua -
Gertakaria
Belgikako Parlamentu federala hustu dute, bonba abisu bategatik
Poliziak ganbera miatu du, eraikinean bonba bat zegoela ohartarazi duen telefono deia jaso ostean.
Agentziak | Erredakzioa
Belgikako Parlamentu federala hustu behar izan dute goizean, bonba abisu bategatik.
09:00etan atera dute jendea bertatik, eta Polizia txakurrekin sartu da eraikina miatzera, lekuko batek, Jean-Marc Nollet Ecolo alderdiko diputatuak, adierazi duenez.
Ordubete lehenago, eraikinean bonba bat zegoela ohartarazten zuen telefono deia jaso du Poliziak.
Horren aurrean, bertan zeuden 50 bat lagunak atera, eta inguruan dagoen parke batera eraman dituzte, RTBF telebista kateak jakinarazi duenez.
Horrez gain, Valonia-Brusela federazioaren parlamentua ere jendez hustu dute, eraiki berean baitago, Parlamentu federalak Twitter bidez jakitera eman duenez:
Poliziaren hitzetan, 11:30ean sartu ahal izan da berriro jendea eraikinera.