Mundua -

10 eta 11 urtekotak

Bi haur 46 egunez galduta izan dira Malaysiako oihanean

Sei neskatok eta mutiko batek eskolatik alde egin zuten abuztuaren 23an, inguruko errekan baimenik gabe bainatu zirenez, zigorra jasotzeko beldur zirelako.

Albisteak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizirik irauteko gogoa zer den. Bi haur onik aurkitu dituzte 46 egunez Malaysiako oihanean galduta egon ondoren. Beste bost adingaberekin galdu ziren duela hilabete pasatxo, herrialdeko inguru menditsu batean, bertako komunikabideek jakinarazi dutenez.

Malnutrizio zantzuekin eta zutik nekez egon zitezkeela aurkitu zituzten ostiralean, Pos Tohy herrixkatik gertu, Kelantan estatuan, The Star egunkariaren arabera.

Sei neskatok eta mutiko batek eskolatik alde egin zuten abuztuaren 23an; inguruko errekan baimenik gabe bainatu zirenez, zigorra jasotzeko beldur zirelako. Etxerako bidea hartu nahi zutenerako, umeak galduta zeuden. Inguruan txangoa egiten ari ziren lagun batzuek bi neskato hilotz aurkitu zituzten bide bazterrean. Norieen Yakob eta Mirsudial Aluj, ostera, bizirik aurkitu zituzten handik gertu eta Gua Musang ospitalean daude orain, zauriak sendatzen. Poliziak desagertutako beste hiru umeren bila jarraitzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguneko albisteak