Mundua -

Afganistan

Talibanek helburu militartzat jo dituzte Afganistango bi telebista

AEBren propaganda zabaltzea leporatzen diete talibanek Tolo News eta 1 TV telebista kateei. Hala, talibanen irudiko, telebista kate horietako kazetariak 'etsaiak' izango dira.

Talibanak Afganistango Kunduz hirian. Artxiboko irudia: EFE
Talibanak Afganistango Kunduz hirian. Artxiboko irudia: EFE
Talibanak Afganistango Kunduz hirian. Artxiboko irudia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Talibanek helburu militartzat jo dituzte Afganistango Tolo News eta 1 TV telebista kateak, talibanek Kunduz hiriaren kontrola hartzea ahalbidetu zuen erasoari egindako jarraipenarengatik, hain zuzen.

Kunduzeko batailan, ustez, talibanek egindako lege-urraketen berri eman zuten aipaturiko bi telebistek, eta, hori dela eta, AEBren propaganda zabaltzea leporatzen diete talibanek.

Aurrerantzean telebista kate horietako kazetariak "etsaiak" izango dira talibanentzat, eta, beraz, "ezabatu" egingo dituztela iragarri dute. Halaber, bi telebista kate horien egoitzak ere helburu izan daitezkeela ohartarazi dute.

"Mehatxu horrek ez du gure lan egiteko moduan eragingo. Ez du eraginik izango gure irizpidean", esan du Lotfullah Najafizada Tolo News telebistako zuzendariak.

Afganistango Gobernuak, kazetaritza elkarteek eta nazioarteko erakundeek (NBE tartean) gaitzetsi egin dituzte mehatxu horiek, eta beste hainbat telebista katek dagoeneko esan dute talibanei ez dietela tarterik utziko kazetariei eraso egiten badiete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Telebista Euskal Herrian Estatu Islamikoa Jihadismoa Gaurko azken ordukoa Kazetaritza azken ordukoa