Mundua -

Alemaniako hauteskundeak

Larunbatean labankadaz zauritu zuten hautagaia, Koloniako alkate

Eraso xenofobo baten biktima izan zen larunbatean Angela Merkelen alderdiko hautagaia, hauteskunde kanpainako ekitaldi baten baitan.

Larunbatean labankadaz zauritu zuten hautagaia, Koloniako alkate. Argazkia: EFE
Larunbatean labankadaz zauritu zuten hautagaia, Koloniako alkate. Argazkia: EFE
Larunbatean labankadaz zauritu zuten hautagaia, Koloniako alkate. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbatean Alemaniako hauteskunde kanpainako ekitaldi batean labankadaz zauritu zuten Henriette Reker hautagaia aukeratu dute Alemaniako laugarren hiririk handieneko alkate, botoen % 52,7 eskuratu baititu. Eraso horretan, beste lau lagun ere zauritu ziren.

Reker independente gisa aurkeztu da Angela Merkel Alemaniako kantzilerraren CDU alderdiaren babesarekin, eta gehiengo absolutua lortu du. Ebakuntza egin zioten larunbatean bertan, eta larri dago, baina egonkor.

Merkelen immigrazio politikarekin gogaituta dagoen nazionalista alemaniar bat ei da ustezko erasotzailea, Alemaniako agintarien esanetan, eta Reker Koloniara iristen diren errefuxiatuei eta etorkinei ostatua bilatzeaz arduratu da.

BBCk jakitera eman duenez, Fiskaltzak hilketa saiakera eta zauri larriak eragitea leporatuko dio 44 urteko ustezko erasotzaileari. Medikuek egin dioten lehen azterketa psikiatrikoaren arabera, susmagarria epaitzeko moduan dago.

Ustezko erasotzaileak ez dauka aurrekaririk, eta bakarrik egin zuen erasoa, agintarien hitzetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alemania argazkiak Gaurko azken ordukoa