Mundua -
AEB
Hil egin da Tennesseeko unibertsitateko tiroketan zaurituetako bat
Poliziaren arabera, tiroketa "gertakizun bakan bat" izan da, eta campuseko gainerako ikasleak ez ziren arriskuan izan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Tennesseeko (AEB) Unibertsitatean bart jazotako tiroketan zauritutako pertsonetako bat hil egin da gaur, bertako Poliziak jakinarazi duenez.
Antza denez, dado-joko batean sortutako eztabaida baten ondorioz jazo zen tiroketa. Hainbat pertsona zeuden dadotan jokatzen, eta, bat-batean, borroka egiten hasi ziren eta horietako bat tiroka hasi zen.
Poliziaren arabera, tiroketa "gertakizun bakan bat" izan da, eta campuseko gainerako ikasleak ez ziren arriskuan izan.
Hilabete honetan AEBko unibertsitate batean gertatutako hirugarren tiroketa izan da Tennesseekoa.
Hilaren 1ean, Oregonen, gizonezko batek 9 pertsona hil zituen, eta beste 9 zauritu.
Handik bi egunera, bi tiroketa jazo ziren, bat Texasen, eta beste bat, Arizonan. Pertsona bana hil zuten.