Mundua -
CNN katean elkarrizketa
Tony Blairrek barkamena eskatu du Irakeko gerragatik
Halaber, egoera horrek Estatu Islamikoaren sendotzean izan duen garrantzia onartu du.
Agentziak | Erredakzioa
Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministro ohiak barkamena eskatu du gaur CNN telebista-katean egin dioten elkarrizketa batean 2003an Irak inbaditu zutenean egin zituzten "hutsegiteak" direla eta. Horrez gain, onartu egin du gatazka horrek Estatu Islamikoa talde jihadistaren gorakadan izan duen garrantzia.
"Barkamena eskatzen dudala esan dezaket jaso zen inteligentzia oker zegoelako, nahiz eta hark (Saddam Hussein) arma kimikoak erruz erabili zituen bere jendearen eta beste batzuen aurka, programa ez zen existitzen pentsatzen genuen eran", baieztatu du Blairrek AEBko telebista-katean egindako elkarrizketan.
Estatu Islamikoaren gorakadaren arrazoi nagusia Irakeko guda izan bazen galdetu diotenean, Blairrek onartu du badirela egia zantzuak baieztapen hori.
"Noski, ezin esan dezakezu esan 2003an Saddam erortzea eragin genuenok ez dugunik 2015eko egoeran erantzukizunik", baieztatu du.
"Garrantzitsua da konturatzea ere 2011n hasi zen Udaberri Arabiarrak ere eragina izan duela gaur egungo Iraken, eta Estatu Islamikoa Siriako bere basetik nabarmentzea eta ez Iraketik".
Blairrentzat "zaila da barkamena eskatzea Saddam Hussein diktadorea agintetik ateratzeagatik", zeren uste baitu "gaur egun hobe dela bera ez egotea".
Irakeko inbasioan akatsak egon zirela onartu arren, Erresuma Batuko lehen ministro ohiak nabarmendu nahi izan du nazioarteko beste ekimen batzuek ere ez dutela emaitza onik izan.