Mundua -

31 pertsona hil ziren

Bukaresten kiskalitako diskotekaren jabeak inputatu dituzte

Bestalde, ezbeharrean zauritu ziren EHUko bi ikasleek ospitalean jarraitzen dute, baina onera egin dute.

Bukaresten kiskalitako diskotekaren jabeetako bat. Argazkia: EFE
Bukaresten kiskalitako diskotekaren jabeetako bat. Argazkia: EFE
Bukaresten kiskalitako diskotekaren jabeetako bat. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den ostiralean sute batek kiskali zuen Bukaresteko diskotekako hiru jabeak inputatu dituzte, nahi gabeko homizidioa egotzita. 31 lagun hil eta ia beste 200 zauritu ziren ezbeharrean.

Hiru jabeak auzitegian izan dira gaur goizean, galdeketak egiteko.

Lekukoen arabera, tragedia kontzertu bat ospatzen ari zela gertatu zen, ez zegoen larrialdietarako irteerarik eta lokala intsonorizatzeko material sukoiak erabili zituzten.

Gainera, diskotekak ez zuen baimenik kontzertuak antolatzeko. Emanaldian erabilitako tramankulu pirotekniko batek eragindako txinparta batek piztu zuen sua.

Agintariek uste dute hildako kopuruak gora egin dezakeela, 30 bat zauritu oso larri daudelako.

Gaur adibidez zauritu horietako bat hil egin da eta, esan bezala, 31 dira hildakoak.

Bestalde, ezbeharrean zauritu ziren EHUko bi ikasleek onera egin dutela eta datorren ostegunean senda-agiria jaso dezaketela jakinarazi dute.

Imanol Etxarri (22 urte, Urdiain) eta Xabier Agirrezabala (21 urte, Hernani) Errumaniako Inteligentzia Zerbitzuaren ospitalean daude.

“Tratamendu egokia jasotzen ari dira eta laguntza psikologikoa eskaini diete”, azaldu dute bertako arduradunek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 EHU albisteak Suteak gaur Gaurko azken ordukoa