Mundua -

Bonbardaketak

Turkiako Armadak kurduei eraso die Irakeko iparraldean

Aireko eskuadroi batek PKK gerrilla kurduaren ustezko gotorlekuak eta armen gordelekuak bonbardatu ditu Hakkari probintzian eta Irakeko sei zonaldetan.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Turkiako aireko eskuadroi batek gerrilla kurduaren ustezko gotorlekuak eta armen gordelekuak bonbardatu ditu Hakkari probintzian eta Irakeko sei zonaldetan, Turkiako agintari militarrek agiri baten bidez jakitera eman dutenez.

Asteleheneko erasoan “erakunde terrorista separatistak Hakkarin eta Metina, Zap, Avasin-Basyan, Hakurk, Gara eta Kandil eskualdeetan erabilitako gotorlekuak eta armen gordelekuak suntsitu” dituztela azaldu dute agirian. Oraingoz, biktimen balantze ofizialik ez dago.

PKK-ko milizianoen eta Turkiako segurtasun indarren arteko borroka batean, gutxienez pertsona bat hil da azken orduetan, Silvanen, Diyarbakir probintzian (Turkia hego-ekialdea).

Liskarrei aurre egiteko, hirian etxeratzeko agindua eman dute Turkiako agintariek. Hala ere, leherketak eta tiroketak izan dira.

Kurdistango Langileen Alderdiak (PKK), gerrilla kurduak, iragan uztailean su-etena bertan behera uzten zuela iragarri ondoren, Turkiak aireko bonbardaketak berriro hasi zituen Irakeko iparraldean. Orduz geroztik, ehunka miliziano eta 120 polizia eta soldadu baino gehiago hil dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak 2024 Albisteak Gaur Eguneko albisteak Turkia berriak Irak Ekialde Hurbila gaur