Mundua -

Tragedia Bukaresten

Errumaniako lehen ministroak dimisioa eman du

Victor Ponta ustelkeriagatik epaitzen ari dira, eta dimisioa eman du, atzo, diskotekako sutea dela eta, 20.000 pertsona kalera atera ostean.

Victor Ponta Errumaniako lehen ministroa, artxiboko irudi batean. Argazkia: Efe
Victor Ponta Errumaniako lehen ministroa, artxiboko irudi batean.
Victor Ponta Errumaniako lehen ministroa, artxiboko irudi batean. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Victor Ponta Errumaniako lehen ministroak dimisioa eman du gaur, asteburuan diskoteka batean izandako sutean 32 pertsona hil eta atzo 20.000 herritarrek Gobernuko kideen dimisioa eskatu ostean.

Hala ere, Pontaren erabakiaren atzean ez dago segurtasun neurriak urratu zituen diskotekako tragedia soilik; izan ere, ustelkeriagatik epaitzen ari dira, zerga iruzurra, dirua zuritzea eta dokumentuak faltsutzea leporatuta.

"Gizartearen haserrea zilegi da, eta hori onartu beharra daukat", adierazi du lehen ministroak.

"Espero dut dimisioarekin manifestariak asetzea", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer ari da gertatzen Europan? Suteak gaur Eguneko albisteak