Mundua -

Juba hiriburuan

40 hildako Hego Sudanen izandako hegazkin istripu batean

Jubako aireportuko agintariek jakinarazi dute ez zietela hegan egiteko baimenik eman hegazkinak ez baitzuen mantentze lanak egin.

Boluntarioek hildakoen gorpuak berreskuratu dituzte. Argazkia: EFE
Boluntarioek hildakoen gorpuak berreskuratu dituzte. Argazkia: EFE
Boluntarioek hildakoen gorpuak berreskuratu dituzte. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hego Sudaneko hiriburuan erori den hegazkin batean 40 pertsona hil dira asteazken honetan. Istripua Jubako aireportutik 800 metrora jazo da eta, Antonov fabrikatzaileak azaldu duenez, mantentze lanen faltagatik ez zuen hegan egiteko baimenik.

Ezbeharra izan den tokian 35 gorpu berreskuratu dituzte momentuz, baina oraindik ez da ezagutzen bidaiari kopurua, ez dagoelako zerrendarik. Tripulazioa bost armeniarrek eta errusiar batek osatzen zuten. Halaber, biktima guztiak hegosudandarrak ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Hegazkin istripuak gaur Eguneko albisteak Albisteak