Mundua -

Pontaren dimisioa

Errumaniako Hezkuntza ministroa, behin-behineko lehen ministro

Haren aurretik karguan zegoen Victor Pontak dimisioa eman zuen atzo, Bukaresteko diskoteka batean izandako sutearen ondoren.

Pontak atzo eman zuen dimisioa. EFE
Pontak atzo eman zuen dimisioa. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Klaus Iohannis Errumaniako presidenteak Sorin Cimpeanu Hezkuntza ministroa behin-behineko lehen ministro izendatu du gaur, atzo Victor Pontak dimisioa eman ostean.

Bukaresteko diskoteka batean izandako sute larriarengatik (32 lagun hil eta 200 zauritu ziren) eta ustelkeriarekin omen dituen loturengatik dimisioa eman zuen Pontak.

"Herritarrek duten haserre legitimoari erantzuteko beharra" aipatu zuen jada lehen ministro ohia denak dimisioa argudiatzeko. "Jendeak gehiago behar du, eta akats larria izango litzateke, horri entzungor izatea", erantsi zuen .

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguneko albisteak