Mundua -

Gorenaren epai historikoa

Marihuana legeztatzeko pauso garrantzitsua eman du Mexikok

Helburu ludiko batekin marihuana landatzeko eta kontsumitzeko baimena eman die Gorte Gorenak lau herritarri. Sententzia historikoa da; izan ere, Mexikon droga legeztatzeko pauso garrantzitsua da.

Gazte bat marihuana erretzen Mexikoko Gorte Gorenaren kanpoaldean. Argazkia: EFE
Gazte bat marihuana erretzen Mexikoko Gorte Gorenaren kanpoaldean. Argazkia: EFE
Gazte bat marihuana erretzen Mexikoko Gorte Gorenaren kanpoaldean. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Helburu ludiko batekin marihuana landatzeko eta kontsumitzeko baimena eman die gaur Mexikoko Gorte Gorenak lau herritarri. Epai historikoa da; izan ere, droga legeztatzeko pauso garrantzitsua da. Era berean, erabakiak drogen aurkako borrokan aldaketa ekar lezake.

Arturo Zaldivar epaile progresistaren sententzia proiektuari babesa eman diote aretoko lau magistratuk. Epaile bakarrak eman du kontrako botoa.

Zaldivarrek saio publikoan azaldu duenez, marihuana "kaltegarria ez denik" ez du esaten epaiak, baina legedia "neurrigabea" dela adierazten du. Sententzia oinarritzeko 40 bat ikerketari erreferentzia egin die magistratuak.

Hala, bosturteko iraupena izan duen borroka judiziala amaitutzat jo dute. Autokontsumo Arduratsu eta Toleranteko Mexikoko Elkarteari (SMART) marihuana landatzeko, banatzeko eta kontsumitzeko baimena ukatu zioten agintariek.

"Pauso garrantzitsua"

"Giza eskubideetan, pertsonen autodeterminazio askean eta bakoitzaren interesen arabera bizitza proiektu bat garatzeko pauso garrantzitsu bat da", adierazi du Fabian Aguinaco SMARTeko abokatuak eta sortzaileak, ebazpenaren berri izan ondoren.

Nazioarteko dozenaka komunikabide eta erakunde zibilak auzitegiaren kanpoaldean epaiaren zain izan dira. Legelariei gauzak aldatzeko eskatu die Fernando Belaunzaran Iraultza Demokratikoa Alderdiko (PRD) ordezkariak.

Mexiko kalamua epai historikoa efe

Mexiko kalamua epai historikoa efe

Ekintzaileak Mexikoko Gorte Gorenaren kanpoaldean. Argazkia: EFE

"Osasun Lege Orokorra eta Zigor Kode Federala aldatu behar dituzte, Konstituzioaren kontrakoak direlako", esan du Belaunzaranek. Politikaria marihuana sendagai bezala erabiltzearen aldekoa da.

Debeku politikaren amaiera

Sententziarekin debeku politika amaitzea espero du babes helegitea aurkeztu zuen aldeak, Mexikon "hondamena, heriotza eta indarkeria" eragin dituelako. Mexiko marihuana eta opio ekoizle nagusietako bat da munduan.

Zentzu horretan, drogaren eta narkotrafikoaren aurkako gerra ankerrean norabide aldaketa bat ekar dezakeela uste dute adituek. 2006az geroztik 100.000 pertsona baino gehiago hil eta 26.000 desagertu dira droga-trafikoaren ondorioz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Drogak gaur Mexiko bideoak