Mundua -

Mexiko

5 gorpu aurkitu dituzte Mexikon, ikasle desagertuen bila zebiltzala

Bertako herritarrek eskatuta, 2014tik desagertuta dauden 43 ikasleen bila ari da Polizia Guerrero estatuan; bi hilobitan aurkitu dituzte gorpuak.

Desagertutakoen senideek egindako protesta bat.
Desagertutakoen senideek egindako protesta bat.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mexikoko Fiskaltzaren arabera, bost gorpu aurkitu dituzte bi hilobitan, Carrizalillo eskualdean, Guerrero estatuan. Bertako herritarrek eskatuta, 2014tik desagertuta dauden 43 ikasleen bila ari da Polizia inguru horretan.

Mexikoko Gobernuak agiri baten bidez zabaldu duenez, emakume gazte batena izan daitekeen gorpu bat aurkitu dute lehendabizi hilobi batean. Toki horretatik gertu dagoen beste hilobi batean, berriz, lau gorpu topatu dituzte; bi emakumerenak eta bi gizonezkorenak, antza.

"Hildakoenak izan daitezkeen gauza batzuk ere aurkitu ditugu; arropa, besteak beste. Ikertzaileek aurkitutako guztiaren azterketa sakona egingo dute", esan du Fiskaltzak.

Carrizalilloko bizilagunen lekukotzak ere jaso ditu Poliziak, eta hainbat laguni laginak hartu dizkiete, profil genetikoa egiteko.

Antropologia eta Historia Institutu Nazionaleko kideak ere ari dira bilaketa lanetan parte hartzen. Georradarrak ari dira erabiltzen horretarako, inguru oso menditsua baita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Mexiko albisteak Eguneko albisteak