Mundua -
FRANTZIA
Gutxienez 10 lagun hil dira Alsazian, tren bat bidetik aterata
Abiadura handiko tren bat, frogak egiten ari zela, bidetik atera denean izan da ezbeharra, Eckwersheim (Frantzia) herrian. Lehen ikerketen arabera, ezbeharrak ez du atentatu terroristekin loturarik.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gutxienez hamar lagun hil dira eta 45 zauritu Alsazian, Frantzian, abiadura handiko tren bat, frogak egiten ari zela, bidetik atera denean. Eckwersheim herrian izan da ezbeharra, Frantziako hedabideen arabera. Antzan, teknikariak ziren trenean zihoazenak, ez bidaiari arruntak.
Dernieres Nouvelles d'Alsace egunkariak, bere atari digitalean argitara eman duenez, trena bidetik atera eta irauli egin da; ondorioz, hainbat bagoi ubide batera erori dira.
Lehen ikerketen arabera, ezbeharrak ez du atentatu terroristekin loturarik. Gehiegizko abiadura izan daiteke trena bidetik atera izanaren arrazoia.