Mundua -

PARISKO ATENTATUAK

Bataclaneko bala galdu bat jaso zuen pertsona baten gorpua topatu dute

Stephane Hache 52 urteko frantziarra da hildakoa. Bataclan kontzertu-aretotik gertu bizi zen, eta etxean topatu dute hilda, bizkarrean bala bat zuela. Etxeko leihoa zabalik zegoen.

89 pertsona hil zituzten Bataclan dantzalekuan, joan den ostiralean.
89 pertsona hil zituzten Bataclan dantzalekuan, joan den ostiralean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon baten gorpua topatu dute asteburuan Parisko etxebizitza batean, bizkarrean tiro bat zuela. Bataclan aretotik gertu dagoen apartamentu batean bizi zen, eta bertan aurkitu dute haren gorpua. Antza, ostiralean izandako tiroketan bala galdu bat jaso zuen. Etxeko leihoa zabalik zuen, eta bertatik sartu zen bala, Poliziaren arabera.

Stephane Hache 52 urteko frantziarra da hildakoa. Haren familiak eman zion abisua Poliziari, atentatuak izan zirenetik, gizonaren arrastorik ez zutela eta.

Zerbitzari lanetan aritzen zen, eta Parisko etxebizitza horretan bizi zen, eta Les Sables-d?Olonne udalerrian, Frantzia hegoaldean, gurasoen etxean ere, denboraldi luzeak ematen zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Paris azken albisteak Frantzia argazkiak Atentatuak bideoak Jihadismoa albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak