Mundua -

Errefuxiatuen drama

FBIk eta NSAk errefuxiatuak ikertzea onartu du AEBko Kongresuak

Dena dela, Barack Obama presidentea legeari betoa jartzeko prest agertu da.

Errefuxiatuak Mazedonian. EFE
Errefuxiatuak Mazedonian. EFE
Errefuxiatuak Mazedonian. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBko Ordezkarien Ganberak lege bat onartu du ostegun honetan, Gobernuak 10.000 errefuxiatu siriar hartzeko duen plana oztopatzeko.

Lege-proiektuak 289 boto izan ditu alde, eta 137, aurka. Izan ere, Alderdi Errepublikanoak gehiengoa du Ganbera horretan. Hala ere, zenbait demokratak ere alde bozkatu dute.

Lege berriarekin, FBIk eta NSAk egiaztatu egin beharko dute, banan-banan, errefuxiatu bakoitza mehatxua izan daitekeen, AEBn sartzen uzteko.

Nolanahi ere, Etxe Zuriak aurreratu du Barack Obama presidentea prest dagoela legeari betoa jartzeko, "munduko pertsona ahulenei laguntzeko esfortzuei kalte ez egiteko".

Halaber, errefuxiatuak hartzeko "arrazoi humanitarioak eta segurtasun nazionalekoak" daudela argudiatu du Etxe Zuriak, eta, horrenbestez, ez du hartuko estatubatuarrak babesteko "segurtasun neurri gehiagorik".

Parisko atentatuen ostean, terroristak eta errefuxiatuak ez parekatzeko eskatu zuen Obamak. "Errefuxiatuei ateak ixtea gure balio sakonenei traizio egitea izango litzateke; ez dugu halakorik egingo", adierazi zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak bideoak Jihadismoa Gaurko azken ordukoa Siriar errefuxiatuak Europan