Mundua -
Parisko atentatuen ondoren
Belgikako garraio enpresako langile talde bat kaleratu dute
STIB Belgikako garraio enpresa publikoak langile talde bat kaleratu du, behargin horiek euren jarrera erradikalizatu dutelakoan, L'Echo egunkariaren arabera.
STIB Belgikako garraio enpresa publikoak ez ohiko neurria hartu du: hainbat langile kaleratu ditu muturreko jarrera musulmana dutelakoan.
Hain justu, bost bat langile kaleratzea erabaki dute, segurtasun neurriek "erradikalizatu" egin direla uste dutelako. Estatu islamikoarekin harremanetan jartzeko Turkiara eta Siriara bidaiak egin dituztela uste dute segurtasun indarrek.
Siriara bidaiatu dutenen artean, batzuk gaixotasun baja zutenean joan ziren, komunikabide horren arabera. STIBko buruak ez du informazioa baieztatu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea