Mundua -

Errusiaren erantzuna

Putinek Turkiaren aurkako zigor ekonomikoak agindu ditu

Joan zen azaroaren 24an Turkiak Su-24 hegazkin-bonbaketari errusiar bat eraitsi zuen Sirian, eta aipatutako zigorrak ekintza horren aurreko Moskuren erantzuna dira.

Putin G20
Putin G20
Putin G20

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vladimir Putin Errusiako presidenteak Turkiaren kontrako hainbat zigor ekonomiko ezarri ditu gaur dekretu bidez. Zigor horien artean honako hauek daude, besteak beste: Turkiako zenbait produkturen gaineko blokeo komertziala, Turkia helmuga duten bidaia turistikoak saltzeko debekua, Errusian jarduten duten Turkiako enpresentzat murrizketak edota enpresa jakinetan langile turkiarrak kontratatzeko debekua.

"Errusiako Federazioari segurtasuna emateko eta bere herritarrak ekintza kriminaletatik eta legez kanpokoetatik babesteko eta Turkiako Errepublikaren aurkako neurri bereziak ezartzeko" xedea duen dekretu batean daude jasota zigorrok. Hala jakinarazi du RT Errusiako telebista estatalak, Kremlineko iturrietan oinarrituta.

Joan zen azaroaren 24an, Turkiak Su-24 hegazkin-bonbaketari errusiar bat eraitsi zuen Sirian, eta aipatutako zigorrak ekintza horren aurreko Moskuren erantzuna dira.

Erdoganek Parisen konpondu nahi du Errusiarekiko harremana

Turkiako presidente Recep Tayyip Erdoganek gaur adierazi duenez, astelehenetik aurrera Parisen egingo de klima-aldaketaren goi-bilera aukera ona izan daiteke Moskurekin dituen harremanak konpontzeko, aurreko asteartean Errusiako hegazkina bota ostean.

"Astelehenean Parisen klimari buruzko nazioarteko bilera bat egingo da, eta ekitaldi hori aukera ona izan daiteke Errusiarekin daukagun harreman bideratzeko. Gatazkak ez dio poztasunik ekarriko ez alde bateri ez besteari. Errusiak Turkiarentzat daukan adina garrantzia dauka Turkiak Errusiarentzat ere", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Gerra Siria Mosku Errusia berriak Vladímir Putin argazkiak Eguneko albisteak Turkia Zer ari da gertatzen Sirian?