Mundua -
Berrautaketa
Kolonbiak Uriberen berrautaketari ateak itxi dizkio
Auzitegi Konstituzionalak azaldu duenez ezin da aplikatu, "irregulartasunak direla eta", hirugarrenerako hautagai izateko Uribe Gobernura eraman dezakeen Erreferendun Legea.
Erredakzioa
Zortzi urte gobernuan izan ondoren Alvaro Uribek maiatzeko hauteskundeetan parte hartu nahi zuen. Bi agintaldiren ondoren, hirugarrenerako hautagai izateko ordea, erreferendum-a egin behar zuen.
Baina Kontituzio epaitegiak, aldiz, aldeko zazpi boto eta kontrako bi botoekin, eta erreferendumerako sinadura bilketan, irregulartasunak atzeman dituela argudiatuta, ukatu egin dio presidentetzarako hautagai izateko aukera.
Antza, irregulartasunak izan dira herritarren artean egindako sinadura-bilketean eta "sistema demokratikoa arriskuan jartzen dituzten" beste gaietan ere.
"Ekintza hauek arrisku larrian jartzen ditu oinarri konstituzionalak", adierazi du Mauricio Gonzalez Auzitegi Konstituzionaleko presidenteak.
Kolonbian, azken urteetan hartu den erabaki judizialik garrantzitsuena da honakoa, eta Uriberen ordezkonetzat, kanpaina gogorraren hasiera ekarriko du. Hautagaien artean orain, Uriberen defentsa ministroa izandakoa, Juan Manuel Santos da faborito nagusia.
Uriberen erreakzioa
Uribek ebazpena onartu egingo duela adierazi du, baina edozein tokitan dagoela ere, Kolonbiaren alde lanean jarraituko duela azpimarratu du.
Horretaz gain, bere ordezkoak "Kolonbiako hurrengo belaunaldiak baketsuak izateko segurtasun politikari eutsi" behar diola esan du Uribek.
Epaia ospatu dute
Bitartean, hamarnaka lagunek Auzitegi Konstituzionalaren erabakia ospatu dute Bogotako kaleetan, epaia konstituzionaltasunaren aldeko irabazia dela uste dutelako, azken zortzi urteetan Uriberen lana goraipatu dutenek ere.
Uribe 2002an heldu zen gobernura, hauteskundeetan arrakasta handia lortuta. Bere politika gerrillaren kontrako mintzaldian oinarritu da.