Mundua -

Jihadismoa

Hegazkin bidaiariak kontrolatzeko datuak gordetzea adostu du EBk

Espainiako Barne ministroak esan duenez, datuak ustezko delitugileak antzemateko erabiliko dira.

Agentziak |erredazioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko Barne ministroek hegazkin bidaiarien datuan kontrola adostu dute. Hain justu, sei hilabetez gordeko dituzte datuok, terrorismoaren aurkako borrokan lagungarri izango direlakoan. Frantziak eskatu bezala, Europako hegazkin bidaiarien datuen errolda (PNR) egiteko lehen urratsa izango da.

28ek adostutakoaren arabera, bidaiarien datuak delitu terroristak prebenitzeko, antzemateko, ikertzeko eta jarraitzeko soilik erabili ahal izango dira.

Halaber, Europar Batasunean sartu eta irteten diren bidaiarien datuak eman beharko dizkiete hegazkin-konpainiek estatu-kideei, baina hauek Europa barruan egiten diren bidaien inguruko informazioa eskuratu ahal izango dute behar izanez gero.

Hain justu sei hilabetez gordeko dituzte hegazkin bidaiarien datu pertsonalak, Etienne Scheinder Luxenburgoko Barne Ministroak jakinarazi duenez.

Herrialdeek amore eman dute eta epe muga murriztea erabaki dute

Gobernuek amore eman dute, 2011n AEBekin adostutako PNR akordioak jasotzen duen bezala, bidaiarien datuak urtebetez gorde nahi zituztelako. Halere, zehaztu dutenez, beste lau urte eta erdiz bilduta izango dituzte, hasierako zehaztasun maila galduta.

EBko estatu-kide bakoitzak bidaiarientzako informazio bulegoa jarri beharko dute martxan: hegazkin-konpainien datuak jasoko dituzten bertan eta segurtasun indarrek baloratuko dute zer egin pilatutako datu horiekin guztiekin.

Informazio trukea ez da automatikoa izango, estatu-kideak horren aurka agertu baitira.

"Estatu-kideek ez zuten haratago joan nahi, hainbat arrazoi tarteko", Luxenburgoko ministroak azaldu duenez.

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak jakinarazi duenez, "erregistroa ez da EBtik sartu eta irteten diren herritarrak identifikatzeko tresna bat. Ustezko delitugileak identifikatzeko tresna bat da, 20 arrisku adierazle oinarri hartuta".

Ez da profil etnikorik egingo

"Ez da arrazagatiko edo etniako profilik egingo", esan du Espainiako ministroak. Bidarien 20 datu horien artean honakoak izango dira: nortasun agiria, hegaldiaren data, ibilbidea, ekipajearen inguruko informazioa, ordainketa modua, hegaldiko jesarlekua, eta bakarrik edo norbaitekin bidaiatu duen, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea