Mundua -

Tsunamia

Japoniara heldu da Txileko lurrikararen ostean eragindako tsunamia

Erreskate taldeak lurrikararen ostean eraitsi zen eraikuntza baten azpian egon daitezkeen 60 lagunen bila ari dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Richter eskalan 8,8 graduko lurrikara batek atzo Txile astindu ostean, Hokkaidoko (Japonia) portuan lurrikararen ostean eragin zen tsunamiak eragindako lehenengo kalte materialak nabaritzen hasi dira. Izan ere, zuela 15 urtetik martxan jartzen ez zuten alerta handiena aktibatu du Japoniak.

Kujiko portuan (Hokkaido) hiru metrotako olatuak espero dira.

Erlojuaren kontra

Erreskate taldeak lurrikararen ostean eraitsi zen eraikuntza baten azpian egon daitezkeen 60 lagunen bila ari dira.

Eraikina berria zen eta 14 solairu zituen. Dagoeneko, erreskate taldeek 22 lagun bizirik ateratzea lortu dute.

300 hildako baino gehiago

Carmen Fernandez Larrialdietarako Bulego Nazionalaren zuzendariak adierazi duenez, 300 pertsona baino gehiago hil dira lurrikararen ondorioz eta izan daiteke kopuru hori igotzen jarraitzea.

Lurrikara Txilen azken 30 urtetan jazo den handiena izan da. Atzo 06:34etan (GMT) sortu zen da eta minutu bateko iraupena izan zuen.

Hondamendi gunea

Michelle Bachelet Txileko presidenteak hondamendi gunea izendatu ditu Maule eta Biobio. Edmundo Perez Yoma Barne ministroarekin eta Txileko Larrialdieratako Bulego Nazionalaren zuzendaritzarekin bildu da premiazko bilera batean, "La Tercera" egunkariak adierazi duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea