Mundua -

Erreskate lanak

723 hildako eta lurrikararen erreplika berriek Txile astindu dute

Txileko Armadako 10.000 soldaduk herrialdearen erdiguneko erregioak hartu dituzte laguntza humanitarioa emateko eta harrapaketa ekiditeko. 100 erreplika baino gehiago izan dira, larriena 6,1 gradukoa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iragan larunbatean Txile astindu zuen lurrikararen ondorioz hildakoak 711 dira dagoeneko.

Txileko Concepcion hiriko Udalak adierazi duenez, lurrikararen ondorioz eraitsitako eraikin baten hondakinen artean ehun bat lagun aurkitu dituzte bizirik.

Eraikina berria zen eta 14 solairu zituen. Dagoeneko, erreskate taldeek 22 lagun bizirik ateratzea lortu dute.

Alerta, bertan behera AEBtako Ozeano Bareko Abisu Zentroak (PTWC) bertan behera utzi du 50 herrialdetan ezarritako tsunami alerta.

Izan ere, zentroaren arabera, "oraindik kaltetuak izan ez diren eremuetan ez da beste kalterik egotea espero".

6,1 gradutako erreplika

Hondamendia izan zenetik lurrikararen 100 erreplika baino gehiago jasan dituzte Txilen. Atzo 40 erreplika nabaritu ziren herrialdean. Erreplika guztietatik, larrienak 6,1 gradutako lurrikara izan da.

Lurrikararen erreplika honek Santiagoko hegoaldetik 190 kilometrora izan du epizentroa eta Valparaison eta Talcan ere nabaria izan da.

Txileko Armadako 10.000 soldaduk herrialdearen erdigunea hartu dute, Mauleko eta Bio bioko erregioetan laguntza humanitarioa ematen laguntzeko eta harrapaketa ekiditeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea