Mundua -

Karadzi-en kontrako epaiketa

Bosniako guda oroimenera dator berriz ere

Bosniako Errepublika Serbiarreko presidente ohia 8.000 musulmanen hilketagatik epaituko dute. Karadzic epaiketa atzeratzen saiatzen da etengabe, bere burua defendatu nahi duela adieraziz.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Radovan Karadzik, 1.992-1.995 garren urteen artean Bosniako serbiarren buruzagi izan zenaren aurkako epaiketa Hagan berrasiko da gaur.

Gudak iraun zuen bitartean sarraski ugari egin zen. Gehienak serbiarrek egin zituzten eta pairatu berriz, musulmanek. Ezin daiteke ahaztu Srebrenikako sarraskia, bertan ia zortzi mila musulman hil zituzten, guda amaitzear zela. Karadzik Bosniako Errepublika serbiar deiturikoaren presidentea izan zen. Sbrenikako sarraskiagatik erantzun beharko du orain.

Karadzik-ek behin eta berriz atzeratu du auzia, bere burua berak defendatu nahi duela eta horretarako denbora behar duela argudiatuz. Yugoslabiarako nazio arteko zigor epaitegiak ofizioko abokatua jarri dio Karadzik-i luzapenekin amaitzeko. Guda historian kokatu, historian utzi ahal izateko, justizia egin behar da.

Orain artean hainbat agintari zigortu dituzte, gehienak serbiarrak, baina kroata eta musulmanak ere zigortu dituzte. Hala ere hamabost urte beranduago arduradun nagusiak falta dira. Buruzagi politikoa, Karadzik, gutxienean akusatuen eserlekuan dago baina oraindik Ratko Mladik, buruzagi militarra falta da, oraindik atxilotu ez duten gizona.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da munduan gaur? Europa Epaiketak bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Giza eskubideak gaur Nazioarteko Zigor Auzitegiaren epaiketak