Mundua -

Hegoafrika

Pistorius aske geratuko da, 600 euroko bermepean, zigorra ebatzi arte

Apirilean ebatziko dute, baina gutxienez 15 urteko espetxe-zigorra izango da. Abokatuak jada iragarri du helegitea jarriko dutela.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oscar Pistorius atletak fidantzapeko askatasuna lortu du, bere zigorra ebatzi arte. Hain zuzen ere, ostegunean kondenatu zuten Pistorius, Reeva Steenkamp  neska-laguna hiltzegatik.

Delitu horri dagokion zigorra apirilean ebatziko dute, eta hori gertatu arte, 600 bat euroko bermepean geratuko da aske.

Hala ebatzi du Pretoriako Auzitegi Goreneko epaileak, Pistoriusek aurkeztutako eskaera onartu ostean. Fiskaltzak ez du eragozpenik jarri, horren ustez ez baitago ihes egiteko arriskurik.

Zigorra jakin arte Pretoriako osabaren etxean egongo da atleta, egun bizi den tokian. 07:00etatik 12:00etara irten ahalko da bertatik, 20 kilometroko eremutik alde egin gabe.

Gutxienez 15 urteko espetxe-zigorra jasoko du, eta kirolariaren abokatuak jada aurreratu du helegitea jarriko duela horren kontra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Eguneko albisteak