Mundua -

Epaiketa

Karadzic-ek karguak ukatu eta serbiarren kriminalizazioa salatu du

Presidente serbobosniar ohiak "Bosniako handitasuna defendatzen" duela dio eta AEBekin inmunitatea izateko akordio batera heldu zela dio gerrari amaiera ematerakoan.

58

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Radovan Karadzic presidente serbobosniar ohiaren kontrako epaiketa berriz hasi egin da Antzinako Yugoslviarako Nazioarteko Auzitegi Penalean (TPYI), iragan urrian lehenengo saioak boikotatu ostean.

Karadzic bere burua defendatzen du eta leporatu dizkioten 11 karguak ukatu ditu, genozidio bi karguak barne. Buruzagi serbobosniarrak Bosniako gerran, 1992 eta 1995 bitartean, "serbiarrek egin zuten edozer kriminalizatu" dela salatu du.

Ustezko gerra kriminalak adierazi duenez, "Bosnia-Herzegovina nazio txikiaren handitasuna" defendatzen du bere buruaz aparte. Gainera, Bosniako gudari amaiera eman zioten akordioetan AEBekin inmunitatea izango zuela adostu zuela errepikatu du.

"Hemen azaltzen ari naizena guztiz egia da", ziurtatu du Karadzic Auzitegian. Lider serbobosniarraren ohiaren arabera, antzinako Yugoslaviaren banaketan sortu ziren gatazkak serbiar, kroaziar eta bosniar musulmanen artean lurrarengatik egindako borroken emaitza dira. "Gerra zibil batean gertatzen den egoera kaotiko horren emaitza" da.

Karadzic-ek bi egun izango ditu bere adierazpenak egiteko. Ondoren akusazioaren txanda izango da. TPIYko epaileek, iragan astean aurkeztu zuen epaiketa atzeratzeko eskaria bertan behera utzi dute eta ondorengo saioan Richard Harvey abokatu britainiarrak izango du Karadzicen defentsaren ardura.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak gaur Europa bideoak Epaiketak argazkiak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Giza eskubideak Nazioarteko Zigor Auzitegia hoy Serbia 2024