Mundua -

Diskurtsoa

Macri: 'Akordioaren arteaz ikasi behar dugu argentinarrok'

Argentinako presidente berriak adierazi du bere gobernuak ustelkeriaren aurka eta justizia independientearen alde egingo duela.

Mauricio Macri. Argazkia: EFE
Mauricio Macri. Argazkia: EFE
Argentinako presidente karguaren zina egin du Mauricio Macrik

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mauricio Macri Argentinako presidente berriak "akordioaren arteaz ikasi behar" dutela nabarmendu du presidente gisa eskaini duen lehen hitzaldian. Batasunaren aldeko deia egin du, eta herrialdean "garai berri bat" ireki dela esan du, eta "elkarrizketa eta talde-lana" gailenduko direla.

Macrik batasunaren aldeko deia egin du, eta bere gobernuak ez duela ustelkeria onartuko azpimarratu du. Justizia independientearen alde agertu da, baina ez du Gobernuak aurrera aterako duen ekimen zehatzik aurreratu. "Noizbait nahasi gaituen guztia bazter dezagun. Hazkundearen bidetik atera gaituzten egoerak gainditu behar dira", adierazi du Argentinako presidenteak. "Aurrean dugun erronka Argentinako herriaren lana da eta guztion ardura ere bada", gaineratu du.

"Guztion artean aterako dugu herrialdea aurrera", esan du. "Integrazioaren eta sektore ezberdinen arteko kolaborazioaren presidentea izan nahi dut, zutik eta batuta dagoen Argentina baten presidentea", azaldu du 25 minutuko hitzaldian, Argentinako demokrazian presidente izendatu berri batek inoiz eman duen hitzaldirik motzenean.

"Zuen ekarpenak behar ditugu. Badakigu akatsak izango ditugula, ez garelako hutsezinak, baina argentinarrak batzen bagara, geldiezinak izango gara", azaldu du.

Gobernuaren beste lehentasun batzuk ere jakinarazi ditu: "zero pobrezia", narkotrafikoaren porrota eta justiziaren independentzia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea