Mundua -

Ezbeharra

Gutxienez 23 hildako Errusian, psikiatriko batean izandako sutean

22 pertsona ospitaleratu dituzte eta guztiak ere larri daude. Sua itzali dute.

Gutxienez 23 lagun hil dira psikiatriko batean izandako sutean

0:59

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 23 pertsona hil dira Errusian, Voroneazh eskualdeko Alferovka herriko ospitale psikiatriko batean izandako sutean, Errusiako Larrialdi Ministerioak egindako azken balantze ofizialaren arabera. Dena den, hildakoen kopuruak gora egin dezake, izan ere, 22 pertsona ospitaleratuta daude. Bestalde, sua itzaltzea lortu dute.

Hildakoez gain, 22 pertsona ospitaleratu behar izan dituzte eta guztiak ere larri daude. Hala baieztatu dio Igor Banin ospitale psikiatrikoko arduradunak RIA Novosti albiste agentziari.

Sua larunbat gauean piztu da ospitale psikiatrikoa osatzen duten bi guneetako batean, bertako larrialdi zerbitzuek azaldu dutenez. Zentroak 140 gaixorentzako tokia du, baina sutearen unean 74 gaixo zeuden barruan.

Serguéi Hrenov eskualdeko larrialdi departamentuko prentsa idazkariak zehaztu duenez, sua 0:50ak aldera piztu da eta 02:00etarako itzali dute.

"Hipotesi nagusiaren arabera, sistema elektrikoan izandako arazo batek eragin du sua. Beste aukera posible bat sua hutsegite baten ondorio izatea da", azaldu diote segurtasun zerbitzuek aipaturiko albiste agentzia errusiarrari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Suteak gaur Errusia berriak Albisteak