Mundua -
Alemanian
Telekomunikazioen datu-bilketaren legea bertan behera utzi dute
Alemaniako justiziaren arabera, komunikazioen babesa bortxatzen du lege horrek.
Erredakzioa
Baliogabe utzi du Alemaniako Auzitegi Konstituzionalak telekomunikazioen datu-bilketaren legea (delituak, hilketak eta terrorismo ekintzak saihesteko legea da hau).
35.000 lagun jarri zuten lege horren aurkako helegitea; Alemaniako Auzitegi Konstituzionalean inoiz jarritako handiena.
2008an sartu zen abian legea eta sei hilabetetan zehar telefono deien, posta elektronikoen eta Interneteko datuen gordetzea egin zuten.
Epaileen ustez, lege horrek telekomunikazioen babesa eta proportzionaltasun printzipioa hautsi egiten du.
Era berean, datu-bilketan segurtasun nahikoa ematen ez dela uste dute; gainera, datu horiek zertarako erabiliko dituzten ez dute zehazten eta azkenik legea oso argia ez dela salatzen dute.
Hala ere, datuak biltzen jarraitzeko aukera ematen du epaiak, eta ez du Europar Batasunaren araudia zalantzan jartzen, baina datu-bilketaren nondik norakoak ezagutu behar dira.