Mundua -
Bagdadeko ipar-ekialdean
Hiru atentatuk 31 hildako eta 48 zauritu utzi dituzte Baaquban
Bi bonba-auto zartarazi dituzte bi polizia-etxeen aurrean eta hirugarren atentatua zaurituak eraman dituzten ospitalean jazo da. Kera-deia ezarri dute.
Erredakzioa
Gutxienez 31 lagun hil dira eta 48 zauritu Irakeko Baaquba hirian, Bagdadeko ipar-ekialdean, izandako hiru atentatuan, iturri polizialek jakitera eman dutenez.
Bi terroristek bere bonba-autoak zartarazi dituzte Baaqubako erdialdeko eta mendebaldeko bi polizia-etxeen aurrean. Baaquba Divalako probintzian dago.
Hirugarren erasotzaile batek aldean zeramatzan lehergailuak lehertarazi zituen zaurituak eraman zituzten ospitalean.
Probintziako Gobernuaren bozeramaileak jakinarazi duenez, segurtasun-indarrek kera-deia ezarri dute eta atentatu berriak ekiditeko, errepide nagusiak zein hiri garrantzitsuenen sarrerak itxi dituzte.